XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hygrocybe psittacina (Sch.: Fr.) Kumm.

Sin.: Hygrophorus psittacinus (Sch.: Fr.) Fr.

Eusk.: Ezko berdeska. Cast.: Higróforo verde. Cat.: Higrofor papagai, Pixacá vert. Fr.: Higrophore perroquet.

Espezie hau ttikia da eta erraza da ezagutzea.

Alde batetik, belardietan ateratzen da.

Bestaldetik, liskatasunak bai txapela, bai hanka estaltzen ditu, baina gero desagertzen joaten da, eta txapeleko azalaren kolore horia ikusten uzten du.

Txapela 1-4 cm-ko diametrokoa da, hasieran ezkila formakoa, gero launduagoa baina erdian beti diti kamutsa du.

Gainaldea liskatsu-lindirgatsua da, berdea hasieran, gero kolorea kentzen joaten zaio horia gelditu arte, eta batzuetan arrosa.

Txapeleko ertza ildaskatua da beti.

Orriak adnatuak dira, zabalak, lodiak, berdeskak baina zati horiskak ertzean eta txapelaren aldamenean.

Hanka mehea, hauskorra, leuna, andarkatua, eta kofatua.

Liskatasun berdeskaz estalia baina heltzerakoan desagertzen joaten da, azpialdetik hasita.

Hala ere, beti gelditzen zaio tonu berdea orrien aldamenean.

Mami fina, hauskorra, hankaren kolore berdinekoa.

Zapore eta usainik gabea.

Espora zuriak, arrautz formakoak.

Arrunta, uda-udazkenean azaltzen da belardietan, pinadietatik hurbil.

Bere neurri ttikia eta liskatasuna direla eta, ez da jangarria.

Var. abietina barietatea koniferoen azpian aurkitzen da.